CECOBI: Bizkaia Mikro Informazio-jardunaldia: Mikroenpresa eta autonomoentzako mikrofinantzaketa publikoa - PRESENTZIALA

Jueves, 24. Septiembre 2026 14:30 16:00
Enpresak eta Merkataritza

CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioarekin batera, 50.000 € arteko maileguak gastu eta komisiorik gabe eskuratzeko moduari buruzko informazio-jardunaldi hau antolatu dugu.

BFAko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailari atxikitako Bizkaia Mikro foru-sozietatearen bidez eskainiko da finantzaketa.

Onuradunak:

  • BERRIA! Gutxienez 3 urteko jarduera duten eta beren negozioan inbertitzea, hobetzea, finkatzea edo bultzada berri bat ematea baloratzen ari diren Bizkaiko autonomoei zuzenduta.
  • 1 eta 10 langile arteko nortasun juridikoa duten eta hazteko eta garatzeko finantzaketa bilatzen duten Bizkaiko mikroenpresei zuzendua: SM, LSM, LSA, SA eta kooperatibak.

Helburuak:

Mikrofinantzaketa publikoaren bidez enpresa-proiektuak eta enplegu-sorrera indartzea.

Mikrofinantzaketa zirkularraren bidez hazkunde kolaboratibo eta arduratsua sustatzea, mailegu bakoitzarekin beste mikroenpresa batzuei lagunduz.

Edukia: 

  • Bizkaia Mikro programaren funtzionamendua eta finantzaketa eskuratzeko bete beharreko baldintzak.
  • Mikromaileguaren onurak eta inbertsioetarako, I+G+Brako eta enpresa-hazkunderako erabiltzeko estrategiak.
  • Baliabide hau beren negozioa indartzeko aprobetxatu duten enpresen kasu arrakastatsuak.
  • Eskaera egiteko urratsak eta baiezko erantzuna jasotzeko aholku praktikoak.

Eguna eta ordua: 

?  2026ko irailaren 24a

⏰  14:30etik 16:00etara

ANAIEN ZENTROA CIS - Anaien Parkea

Izen-ematea:

Formularioaren bidez

 

SUBIR